ONGI ETORRI !!!

Ongi etorria ematen dizuegu 5D ko ikasleak. Ondoren, gu egindako lan batzuk ikusteko aukera izango duzue.

Eskolako aurkezpena

Kaixo! Gu Talaia eskolako ikasleak gara. Gure gelan 19 ikasle gara, horietako hamar mutilak dira eta gainontzekoak neskak. Gure eskola Hondarribia izeneko herri txiki batean kokatzen da: Gipuzkoan hain zuzen ere. Talaia eskola hiru edifiziotan banatuta dago. Hemen azpian ikusten dituzuenak dira.

Maite eta Ane L
Ondoren ikusiko duzuen argazkia gure eskola da. Gure gela, bigarren solairuko ezkerraldean dago. Bertan, asko ikasten dugu eta oso pozik gaude. Gela oso handia daukagu, paretetan eta leihoetan apaingarri asko ipini ditugu. Horrek ikasteko zirrara sortarazten digu.

Eskualdeko kokapena

Hondarribia Gipuzkoa ipar-ekialdeko udalerria da, Txingudiko ezker aldean kokatua, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan.

Irun eta Hendaiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 90.000 biztanle dituena eta Espainia eta Frantzia estatuen artean banatua. 1203an Alfontso VIII.ak hiribildu titulua eman zion, Donostiako Forua emanez.

Gaur egun 16.000 biztanle ditu eta haren jarduera nagusiak zerbitzu sektorea, turismoa, arrantza eta nekazaritza dira. Alde zaharretik kanpo Portua dago, bertatik hurbil hondartza zoragarria dauka.


Jokin, Asier eta Mikel

jueves, 18 de marzo de 2010

Hondarribiko estropadak

Hondarribia arraunean tradizio eta ospe handiko herria da.
Gure traineruaren kolorea berdea da eta izena " AMA GUADALUPEKOA" da.Trainera bakoitzean hamahiru arraunlari eta patroia sartzen dira.

Historian zehar bandera eta liga ugari irabazi ditu.
Estropada egunetan gure herria berdez janzten da.Eta balkoietan bandera berdeak ipintzen dira.Euskadiko txapelketa gure herrian izan zen eta Hondarribia hirugarren gelditu zen.


Gaur egun,lehenengo mailan dabil(SAN MIGUEL liga).


GORA AMA GUADALUPEKOA!!!!!!!!!!!!!







Mikel, Asier eta Jokin

1 comentario:

  1. Gaia interesgarria aukeratu duzue, ondo adierazita gainera, hondarribitarrentzat gure ama guadalupekoa dena.

    Laster uda hemen egongo da eta animatzen zaituztet zuen txalo eta garraziekin gure arraunlariei bultzatzea banderaren bila.

    Animatu zaitezte zuek ere etorkizunari begira arraunlariak izatea edo beste kirol mota batean zuen bizitzak bideratzea.

    Gora Ama Guadalupekoa. Gora Honddarbi.
    kalixa

    ResponderEliminar