ONGI ETORRI !!!

Ongi etorria ematen dizuegu 5D ko ikasleak. Ondoren, gu egindako lan batzuk ikusteko aukera izango duzue.

Eskolako aurkezpena

Kaixo! Gu Talaia eskolako ikasleak gara. Gure gelan 19 ikasle gara, horietako hamar mutilak dira eta gainontzekoak neskak. Gure eskola Hondarribia izeneko herri txiki batean kokatzen da: Gipuzkoan hain zuzen ere. Talaia eskola hiru edifiziotan banatuta dago. Hemen azpian ikusten dituzuenak dira.

Maite eta Ane L
Ondoren ikusiko duzuen argazkia gure eskola da. Gure gela, bigarren solairuko ezkerraldean dago. Bertan, asko ikasten dugu eta oso pozik gaude. Gela oso handia daukagu, paretetan eta leihoetan apaingarri asko ipini ditugu. Horrek ikasteko zirrara sortarazten digu.

Eskualdeko kokapena

Hondarribia Gipuzkoa ipar-ekialdeko udalerria da, Txingudiko ezker aldean kokatua, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan.

Irun eta Hendaiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 90.000 biztanle dituena eta Espainia eta Frantzia estatuen artean banatua. 1203an Alfontso VIII.ak hiribildu titulua eman zion, Donostiako Forua emanez.

Gaur egun 16.000 biztanle ditu eta haren jarduera nagusiak zerbitzu sektorea, turismoa, arrantza eta nekazaritza dira. Alde zaharretik kanpo Portua dago, bertatik hurbil hondartza zoragarria dauka.


Jokin, Asier eta Mikel

jueves, 18 de marzo de 2010

Hondarribiko bertsoak

Kaixo!! Gu Ekhi eta Jon gara eta Hondarribiari buruz bertso polit batzuk egin dizkizuegu. Espero dugu zuei gustatzea. Prestatu ahotsa eta animatu kantatzen. Kantatu nahi baldin baduzue doinua, " gizon arruntaren koplak " da.

Hemen doaz bi bertsoak!!!!


Jaizkibel mendia
Hondarribian dago
eta baita daukagu
hemen harresia
punta batetik bestera
baitago zubia
mendi puntara igo
ta ikusi herria.












Paisaia asko daude
gure Hondarribian
ta bainatzeko ere
ura dugu herrian
ezin bada bainatu
gu gaude kalian
baina arrantza egiten
gu gaude ontzian












Ekhi eta Jon

Alardea

Hondarribiko jai nagusia irailaren 8an ospatzen da.Alarde eguna da.
Egun horretan herriko jendea txuri gorriz janzten da eta musika joaz herriaren kaleetatik desfilatzen ateratzen da, gero Guadalupeko Santutegira joateko. Han erromeria giro alai batean familiak eta nahi duenak elkartzen dira.














Ainhoa eta Ane. P

Kutxa eguna

Ohitura hau arrantzale munduarekin lotuta dago.
Santiago egunean arrantzale baten alaba,buru gainean kutxa bat eramaten duelarik, Hondarribiko kaleetatik zehar joaten da. Herriko bira bukatzean Hermandadeko Arkura itzultzen da,musika bandarekin batera eta neska gatzeak oparotasun errito bat hasten du, bira ematen ditu kutxa buruan duela. Tradizioaren arabera zenbat eta bira gehiago eman orduan eta ugariagoa izango da arrantza urtea.














Ainhoa eta Ane.p

Arrantzaleen eguna

Arrantzaleen eguna uztailaren 16ean ospatzen da, Karmengo ama arrantzaleen patroia delako.
Egun horretan itsasontzi batzuk portutik ateratzen dira eta lore sortak botatzen dituzte itsasora Karmengo amaren babesa eskertzeko.













Ainhoa eta Ane.P

San Marcos

San Marcos eguna apirilaren 25ean ospatzen dugu,hau da opila eguna.

Ume bakoitzaren amabitxiak opila bat erosten dio.Opila jan aurretik ohitura da bedeinkatzea.Horretarako goizean elizara joaten gara.Gehienak lagun edo familiarekin elkartu eta Guadalupe mendira opila bazkaltzera joaten gara.















Opila berez pisu batekoa da baina batzuk bizpahiru pisukoak dira.Txokolatezko arrautzak ala egosiak jartzen dira txito batzuekin.










Ainhoa eta Ane.P

Inauteriak

Gure eskolara otsailaren 12an etorri ginen mozorratuak eta primeran pasa genuen.Urtero jaialdi bat prestatzen dugu.3. eta 4. maila dantza batekin aurkezten dira eta 5. eta 6. maila desfile antzeko batekin.Bukatzerakoan jokuz beterik dago eskola eta han jolasten ibiltzen gara 12:00ak arte.12:00tan institutokoak beraiek egindako buruandiekin korrika ibiltzen gara 12:30etaraino.













Ainhoa eta Ane P.

Hondarribiko estropadak

Hondarribia arraunean tradizio eta ospe handiko herria da.
Gure traineruaren kolorea berdea da eta izena " AMA GUADALUPEKOA" da.Trainera bakoitzean hamahiru arraunlari eta patroia sartzen dira.

Historian zehar bandera eta liga ugari irabazi ditu.
Estropada egunetan gure herria berdez janzten da.Eta balkoietan bandera berdeak ipintzen dira.Euskadiko txapelketa gure herrian izan zen eta Hondarribia hirugarren gelditu zen.


Gaur egun,lehenengo mailan dabil(SAN MIGUEL liga).


GORA AMA GUADALUPEKOA!!!!!!!!!!!!!







Mikel, Asier eta Jokin

Gastronomia

Hondarribian betiko jatetxeak nahiz Euskal Sukaldaritza Berriaren ordezkari bikainak aurkitzen dira.













Ezaguna da gure sukaldaritza , errezeta ospetsuak biltzen ditu ,legatza saltsa berdean,babarrunak ...

Garaian garaiko produktuak erabiltzea beste araurik ez du gure sukaldaritza.

Arrainak eta mariskoak dira gehien bat erabiltzen diren produktuak.











Oier eta Martin

Ekonomia jarduerak

Hondarribia hirugarren sektorean espezializatutako hiria da,balio erantsiaren egitura kontuan hartuta:ekoizpenaren %63,8 zerbitzu sektoreari dagokio; %19,3 industriari; %10,8 eraikuntzari;eta %6,1 lehen sektoreari.
Hondarribiko enpresa ehuna 1.092 merkataritza establezimenduz osatu dago.
Lehen sektoreari dagokionez,156 nekazaritza ustiategi eta 75 azienda ustiategi daude Hondarribian.Nekazaritzak eta abeltzaintzak sektore txikia osatzen dute, baina osoa aktiboa.Jaizkibel mendiaren hegaletan,baserri ugari daude, eta itsasertzean,baratze asko daude.






Arrantza sektorean,30 ontzi daude; horietako 10ek artisau arrantzan jarduten dute eta gainerako 20k, berriz,ur azaleko arrantzan.













Malen eta Izar

miércoles, 17 de marzo de 2010

Eraikin historikoak

Orain gure herriko leku eta eraikin historikoak aurkeztuko dizkizuegu.Horiei buruzko argazki zoragarriak ipiniko ditugu.

SANTA MARIA ATEA

Hiriko sarrera nagusia izan zen;toki honetan zeuden hiru ateetatik erdikoa soilik kontserbatzen da.

















KALE NAGUSIA

Etxe gehienak XVI - XVIII, mende bitartean eraikiak izan ziren.1735ean udaletxea eraiki zen,barroko estilokoa eta balkoi ederra duena.














ELIZA NAGUSIA

Hirigune historikoaren erdian dago,harresi zaharren hondakinen gainean. Estilo gotikokoa da, baina Errenazimentuko eta Barrokoko zenbat elementu ere baditu.


















ARMA PLAZA

Aintzinean,plaza hau tropek erabiltzen zuten arma-ariketak egiteko eta hiriak ere Aipuak,Harrerak,zezenketak eta bestelako herri jaietarako erabiltzen zen.


















CARLOS V.AREN GAZTELUA

Gaztelu hau eskualde honetan egin zen lehenengoetako gotorlekua izango zen.Erdi Aroko gaztelu baten hondarren gainean eraikitako gotorlekua da. Muiñoko lekurik garaienean dago; hortik,Bidasoa ibaiaren bokale osoa ikusten da.
Gaztelua eta jauregia zen,aldi berean.1968an,Turismo Paradore izateko prestatu zen.













GIPUZKOA PLAZA

Plaza hau berri samarra da eta arte galeria batzuk kokatzen dira bertan.Uda garaian kontzertuak eta bestelako ikuskizunak burutzen dira,soinua ezin hobe entzuten den tokia delako eta edertasun handikoa gainera.













GUADALUPEKO SANTUTEGIA

Legendaren arabera,bi artzainek aurkitu omen zuten Guadalupeko Ama Birjinaren irudia,eta datarik ezagutzen ez bada ere,XVI. mendean oso gurtua izan zen jada.












SAN TELMO JAUREGIA

Piraten jauregia izenaz ere ezagutua,1598.urtean eraiki zuten Asturiagako portua eta estuariorako sarrera babestu ahal izateko.












Maialen eta Urko

martes, 16 de marzo de 2010

Hondarribiko historia


Hondarribia hiriak nork sortu zuen ez dago guztiz argi.
Hitzak berak dituen osagaiek esaten digute Hiriaren jatorrizko izena HONDARRIBIA zela, alegia, " Hondar - ibia ".
1979ko urriaren 10ean, hiriaren izen ofizial bakartzat HONDARRIBIA hartu zuen.
Mugaldeko itsas portua izategatik Hondarribia gotortu egin zuten eta hainbat erregek pribilegioak eman zituzten bertako biztanleak piraten eta frantsesen inbasioen aurrean babes zitezen lortzeko.
1280.urtean Frantziaren aurkako gerra egon zen.Baina frantseseen kontra
garaipenik handiena 1638. urtean lortu zen. Ama Birjinari eskaini zitzaion urtero irailaren 8an gogora ekartzen duten garaipen hori.
Soldadu, artisau langile eta merkatariez gainera, artzainak, nekazariak eta arrantzaleak ere baziren Hondarribian.

Maddi eta Maria

Baliabide naturalak


Txingudiko badia hegoaldean Hendaia eta Irun arteko mugako zubietan eta iparraldean Sokoburun eta Higer lurmuturrean ditu mugak. Hendaia eskuinaldean eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribia ezkerraldean ditu.Badiaren azalera gutxituz doa Sokoburuko portua eta Donostiako aireportua eta Hondarribiako hondartza handitu ahala. Bokalea babesteko Plaiaundi izeneko gunea proposatu zuten Irundik gertu, inguruan txori asko bizi baitira.Plaiundiko padura Txingudi badiaren barnean kokatzen da, udaberrian eta neguan hegazti migratzaileek han deskantsatzen dute.
Horretaz aparte baditugu bi mendi zoragarri Jaizkibel eta Aiako Harria izenez ezagutzen ditugunak.Hemen azpian dituzue aipatutako bi mendiak.

Beñat eta Martzel



Aiako Harria


Jaizkibel mendia